GUK EUSKARAZ ZUK ZERGATIK EZ ?

jueves, 19 de febrero de 2015

Elurra Portugaleten

Otsaila (otsoen hilabetea ), benetan hilabete hotza. Guk otsorik ez, baina elurra bai ikusi dugu.
Begira 6an nola zuritu zitzaigun eskolako patioa...pena atsedenaldirako ez geratzea ezer.
Ea hurrengoan disfrutatzen dugun gehiago.

martes, 10 de febrero de 2015

BULLYNG ESKOLETAN

.Urtarrilaren 26an Hilario Garrudo psikologoa etorri zen gure klasera, bullyng  zer den azaltzeko eta gure arteko gatazkak konpontzen irakasteko. Erakutsi zigun badaudela bi forma konpontzeko: baiezkorrak eta ezezkorrak.
 Baiezkorrak:     1. Gure artean hitz egitea.     2. Molestatzen duen pertsona horretaz paso egitea. 
 3. Nagusi bati laguntza eskatzea. 
 Ezezkorrak: 1. Jotzea. 2. Intsultatzea. 3.Baztertzea. 
 Kasu horietan egin behar duzuna da guraso bati edo andereño-maisu batengana joatea gertatzen zaizuna
konpontzen laguntzeko.
 
                                             BEGIRATU ARRETAZ BIDEOA!!!

https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEhhXCYXxfErxhjiPYfnKvCsoqA9GQVoB0Z6HoxQYSWWJGJekvoqStP5sKDsTQxVguoqfBMILNAH3YZClhpbUxqD4ZjOyBqev9Rmk1mcTq3Jf-HuseqnMaY7kRhuuSBKFUl6L5cVlUbdJxY/s1600/bullying.png
https://psicologiajuridicaforense.files.wordpress.com/2011/04/bullying.jpg       Getatxew eta Unax

2m7035 BULLY DANCE.ram

jueves, 5 de febrero de 2015

Agate Deuna

Nahiz eta AGATE DEUNAREN eguna otsailaren 5ean izan,EUSKAL HERRIKO ohitura da besperan etxez etxe koplak abesten joatea makil batekin lagunduta. Lehen Agate Deunaren kantaren bertso batek esaten zuen bezala"ZABALDU ZUEN SAKELAK" kalera abestera ateratzen ziren umeak edo helduak dirua eskatzen zuten.Egun horretan soldaduskara
 Agate Deuna  abesten ari dira  
joango ziren soldaduak abestera ateratzen ziren. Oraindik eskoletan umeak ateratzen dira herritik ibilbide txiki bat egitera,baina ez da dirurik eskatzera, ohitura mantentzea da inportanteena.  


  
       MAREN BURUAGA

miércoles, 28 de enero de 2015

Eskolarako bideak

                      
 ESKOLARA JOATEKO BIDE ZAILAK

Gu beti kexatzen gara eskolatik "urrun" bizi garelako,euria egiten duen egun batean aitak edo amak kotxea ekarri ez dutelako, haize gogorra dagoelako......baina bideo honetan erakutsiko dizkizuegun umeen kasuak askoz txarragoak dira.
Ume hauek Afrikan, Mejikon kilometroak eta kilometroak egin behar dituzte eskolara joan ahal izateko.
Umeek esperientzia txar batzuk pasatu dituzte, baina hori guztiaren gainetik haien ikasteko gogo itzelak dituzte eta hori baloratzeko bizikletak oparitu dizkiete txapeldun hauei. 
Bideo hau ikusita gauza  batzuei buruz hausnartuko duzue eta ume hauek  egiten duten bide luzea ikusiko duzue.
MAREN BURUAGA ETA IRATI SEMEDO