GUK EUSKARAZ ZUK ZERGATIK EZ ?

viernes, 29 de mayo de 2015

FINALA 2015

Hemen gaude gelako guztiok (....gehienok hobeto esanda) Athletic animatzen.
Espero dugu irabaztea eta kopa ekartxea.

AUPA ATHLETIC!!!

martes, 5 de mayo de 2015

Liburuaren eguna

                                  

LIBURUAREN EGUNA

Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da,irakurketa eta argitalpen industria sustatu eta idazleen eskubideak babesteko helburuarekin.
udaberria1.jpgEgun honetan ospatzen da 2 idazle ospetsu hil zirelako: Miguel de Cervantes eta Shakespeare.


Guk ospatu dugu liburutegian``On Kixote Mantxakoa´´
irakurtzen. Abentura interesgarriak eta politak izan dira.

Iker Marin

jueves, 19 de febrero de 2015

Elurra Portugaleten

Otsaila (otsoen hilabetea ), benetan hilabete hotza. Guk otsorik ez, baina elurra bai ikusi dugu.
Begira 6an nola zuritu zitzaigun eskolako patioa...pena atsedenaldirako ez geratzea ezer.
Ea hurrengoan disfrutatzen dugun gehiago.

martes, 10 de febrero de 2015

BULLYNG ESKOLETAN

.Urtarrilaren 26an Hilario Garrudo psikologoa etorri zen gure klasera, bullyng  zer den azaltzeko eta gure arteko gatazkak konpontzen irakasteko. Erakutsi zigun badaudela bi forma konpontzeko: baiezkorrak eta ezezkorrak.
 Baiezkorrak:     1. Gure artean hitz egitea.     2. Molestatzen duen pertsona horretaz paso egitea. 
 3. Nagusi bati laguntza eskatzea. 
 Ezezkorrak: 1. Jotzea. 2. Intsultatzea. 3.Baztertzea. 
 Kasu horietan egin behar duzuna da guraso bati edo andereño-maisu batengana joatea gertatzen zaizuna
konpontzen laguntzeko.
 
                                             BEGIRATU ARRETAZ BIDEOA!!!

https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEhhXCYXxfErxhjiPYfnKvCsoqA9GQVoB0Z6HoxQYSWWJGJekvoqStP5sKDsTQxVguoqfBMILNAH3YZClhpbUxqD4ZjOyBqev9Rmk1mcTq3Jf-HuseqnMaY7kRhuuSBKFUl6L5cVlUbdJxY/s1600/bullying.png
https://psicologiajuridicaforense.files.wordpress.com/2011/04/bullying.jpg       Getatxew eta Unax

2m7035 BULLY DANCE.ram

jueves, 5 de febrero de 2015

Agate Deuna

Nahiz eta AGATE DEUNAREN eguna otsailaren 5ean izan,EUSKAL HERRIKO ohitura da besperan etxez etxe koplak abesten joatea makil batekin lagunduta. Lehen Agate Deunaren kantaren bertso batek esaten zuen bezala"ZABALDU ZUEN SAKELAK" kalera abestera ateratzen ziren umeak edo helduak dirua eskatzen zuten.Egun horretan soldaduskara
 Agate Deuna  abesten ari dira  
joango ziren soldaduak abestera ateratzen ziren. Oraindik eskoletan umeak ateratzen dira herritik ibilbide txiki bat egitera,baina ez da dirurik eskatzera, ohitura mantentzea da inportanteena.  


  
       MAREN BURUAGA

miércoles, 28 de enero de 2015

Eskolarako bideak

                      
 ESKOLARA JOATEKO BIDE ZAILAK

Gu beti kexatzen gara eskolatik "urrun" bizi garelako,euria egiten duen egun batean aitak edo amak kotxea ekarri ez dutelako, haize gogorra dagoelako......baina bideo honetan erakutsiko dizkizuegun umeen kasuak askoz txarragoak dira.
Ume hauek Afrikan, Mejikon kilometroak eta kilometroak egin behar dituzte eskolara joan ahal izateko.
Umeek esperientzia txar batzuk pasatu dituzte, baina hori guztiaren gainetik haien ikasteko gogo itzelak dituzte eta hori baloratzeko bizikletak oparitu dizkiete txapeldun hauei. 
Bideo hau ikusita gauza  batzuei buruz hausnartuko duzue eta ume hauek  egiten duten bide luzea ikusiko duzue.
MAREN BURUAGA ETA IRATI SEMEDO 

 

jueves, 22 de enero de 2015

Iñaki Zubeldia



Iñaki Zubeldia 1945eko apirilaren 18an jaio zen, Gipuzkoan . Euskal idazlea da eta 69 urte ditu.

Iñaki Zubeldia OtegiIñaki Zubeldia, maisua da Pedagoian Lizentziatua, Hizkuntzaren Pedagoia deituriko atalean. Hamabost bat urtez ikastola munduan lan egin zuen, hamar irakasle bezala eta bost IKASTOLETAKO IRAKASLEEN ELKARTEAREN sortzaile eta kordinatzaile bezala. Hainbat ikastaro eta jardunaldi pedagogikotan antolatzaile eta hizlari lanetan parte hartu du.

Liburu asko idatzi ditu, adibidez: Margolin, Txikiak baina bizkorrak, Tximu bat klinikan, Zipristin eta  hizkuntza, Sirimiri, Txor Txor,... Baita sari asko izan, adibidez: JUUL LEHIAKETAN 1.saria, Euskaldun bat Marten, 2008. urtea, ETXEPARE LEHIAKETA, Katalina kontalari, 2008. urtea ...

Egun hauetan, bere azken liburua, kanguruak zootik ihesi, ari gara irakurtzen klasean eta bere biografia egin dugu.
Kultur astean espero dugu berarekin hitz egitea, gure eskolara etorriko baita.

UXUE ETA IZASKUN


martes, 20 de enero de 2015

Gabonetako postal lehiaketa

Gabonetan antolatu zen gabon postalen lehiaketara aurkeztu nintzen, eta Bizkaian milaka ume aurkeztu ziren, ni bezala, eta lehenengoa geratu nintzen. 100 € eman dizkidate,eta "Banco de alimentos" delakoari 150 € emango dizkiote. Sari ona ezta? Espainia osoan irabazten duenari bidaia bat Portaventara parkera eta berarentzat 2.000€, eta bere probintziako "Banco de alimentos" 4.000€ emango dizkiote. Emen duzue nire marrazkia. 


Iraia Sanz