GUK EUSKARAZ ZUK ZERGATIK EZ ?

miércoles, 28 de enero de 2015

Eskolarako bideak

                      
 ESKOLARA JOATEKO BIDE ZAILAK

Gu beti kexatzen gara eskolatik "urrun" bizi garelako,euria egiten duen egun batean aitak edo amak kotxea ekarri ez dutelako, haize gogorra dagoelako......baina bideo honetan erakutsiko dizkizuegun umeen kasuak askoz txarragoak dira.
Ume hauek Afrikan, Mejikon kilometroak eta kilometroak egin behar dituzte eskolara joan ahal izateko.
Umeek esperientzia txar batzuk pasatu dituzte, baina hori guztiaren gainetik haien ikasteko gogo itzelak dituzte eta hori baloratzeko bizikletak oparitu dizkiete txapeldun hauei. 
Bideo hau ikusita gauza  batzuei buruz hausnartuko duzue eta ume hauek  egiten duten bide luzea ikusiko duzue.
MAREN BURUAGA ETA IRATI SEMEDO 

 

jueves, 22 de enero de 2015

Iñaki Zubeldia



Iñaki Zubeldia 1945eko apirilaren 18an jaio zen, Gipuzkoan . Euskal idazlea da eta 69 urte ditu.

Iñaki Zubeldia OtegiIñaki Zubeldia, maisua da Pedagoian Lizentziatua, Hizkuntzaren Pedagoia deituriko atalean. Hamabost bat urtez ikastola munduan lan egin zuen, hamar irakasle bezala eta bost IKASTOLETAKO IRAKASLEEN ELKARTEAREN sortzaile eta kordinatzaile bezala. Hainbat ikastaro eta jardunaldi pedagogikotan antolatzaile eta hizlari lanetan parte hartu du.

Liburu asko idatzi ditu, adibidez: Margolin, Txikiak baina bizkorrak, Tximu bat klinikan, Zipristin eta  hizkuntza, Sirimiri, Txor Txor,... Baita sari asko izan, adibidez: JUUL LEHIAKETAN 1.saria, Euskaldun bat Marten, 2008. urtea, ETXEPARE LEHIAKETA, Katalina kontalari, 2008. urtea ...

Egun hauetan, bere azken liburua, kanguruak zootik ihesi, ari gara irakurtzen klasean eta bere biografia egin dugu.
Kultur astean espero dugu berarekin hitz egitea, gure eskolara etorriko baita.

UXUE ETA IZASKUN


martes, 20 de enero de 2015

Gabonetako postal lehiaketa

Gabonetan antolatu zen gabon postalen lehiaketara aurkeztu nintzen, eta Bizkaian milaka ume aurkeztu ziren, ni bezala, eta lehenengoa geratu nintzen. 100 € eman dizkidate,eta "Banco de alimentos" delakoari 150 € emango dizkiote. Sari ona ezta? Espainia osoan irabazten duenari bidaia bat Portaventara parkera eta berarentzat 2.000€, eta bere probintziako "Banco de alimentos" 4.000€ emango dizkiote. Emen duzue nire marrazkia. 


Iraia Sanz